XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
78
. OTSAILAREN 18KO 2/1986 LEGEA, EUROPAKO ELKARTEEN LEGE- ERAPIDETZA EUSKAL HERRIKO AUTONOMIA-ELKARTERAKO ONARTZEARI BURUZKO OINARRIAK JARTZEZKOA 1Europako Elkarteetan sartzeak, Europako lege-erapidetza eratxikitze-Ituneak dion era eta modutan bete beharra dakarkie Espainiako Erresumaren barruko herri-agintaritza guztiei.
Horren ondorioz, Euskal Herriko Autonomia-Elkarteak, Konstituzioak eta Autonomia-Estatutoak zermugatzen duten bere aginte-eremuan, Legeak zeharkako elkarte-arauak jartzen dituzten beharkunak betetzeko beharrezko dituen barne-arau guztiak indarrean jarri beharko ditu.
Europako Elkarteetan sartzearen ondoriozko horrelako luzaezinak eta lege-segurantza bermatu beharrak lehenago ere legegintzarako esku-emateak ekarri izan dituzte.
Bestalde, Espainiako Erresuma sartzerakoan Europako legepideak lehengo beste batzutan baino askoz ere ugariagoak izateak, eta sartze-Itunea izenpetzearen eta indarrean jartzearen arteko aldiaren laburrak are beharrezkoagoa egiten du, Euskal Herriko Autonomia-Elkarteari gagozkiola, Jaurlaritzari lege-mailako manuak eman ahal izateko eskua ematea.
Esku-emate hori Jaurlaritzaren Ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 52garren Atalean jadanik ohartemanda dago, eta Oinarri-Lege bat behar du eragite-indarra izateko; hori du helburu oraingo honek.
Lege honek esandako esku-emate hori egiten du, Euskal Herriko Autonomia-Elkartearen aginte-eremuan, Eraskinak dakartzan Legeetan araupetutako gaiak elkarteko lege-erapidetzari egokitzeko. Jaurlaritzari, aldi berean, Legearentzat gordetako gaiez ari eta Autonomia-Elkarte honetan indarrean dauden legepideekin bat ez datozen elkarte-arauak eginbideratu ahal izateko beharrezkoak izan daitezen Legegintza-Dekretoak emateko eskua ematen diola.
Lege honek legegintzarako esku-ematearen zertarakoa, norainokoa, oinarri-irizpideak eta irizpideak zehazten ditu.
Hori behar dezaten elkarte-arauak erabiltzeko barne-arauak ematerakoan, Erresuma elkartekideek eta, beraz, hoien barruko herri-agintaritzek, agiz oso zehatza izan ohi den haien edukiari hertsiki atxiki beharko zaizkio.
Elkarte-legepidetzaren berarizkotasun horrek, legegintzarako esku-ematea berebaitan izan, eta Jaurlaritzak hoiek egiteratzean haiei men egin beharreko arau gisa zertzen ditu manu hoiek.
Aldi berean esandako esku-emate horretzaz baliatzeko aldia zehazten da, indarrean jarri eta sei hilabetekoa alegia.
Bukatzeko, eta agian zenbait Legegintza-Dekreto ematea gerta daitekeenez gero, Egitasmoak zera xedatzen du. Jaurlaritza ematen zaion eskuaz Dekreto-Lege baten bidez baliatzeak, honen edukiari buruzkoetan esku-ematearen eduki osoa erabat agortuta uzten duela. Jaurlaritzak gero, eta 3garren atalean jartzen den epea bukatu baino lehen hori aldatu ahal izateari honela bidea itxiz.